Donostiako Udalak 500 tona hondar kendu ditu Ondarretako lorategien konponketen lehen fasean

Ondarretako lorategietan aritu dira lanean
Foto: DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: miércoles, 19 febrero 2014 14:09

DONOSTIA, 19 (EUROPA PRESS)

   Donostiako Udalak 500 tona hondar erretiratu ditu Ondarretako lorategien konponketen lehen fasean. Lehenengo fase honetan, udal brigadaren lana Ondarretako lorategietako garbiketa izan da, zikinkeriak, harriak eta batez ere hondarra kentzea, hain zuzen.

   Duela bi aste hiriko hainbat gune kaltetu zituen denboralearen ondoren, udal brigadak etengabe ari dira lanean, Donostia aurretik zuen egoerara bueltatzeko asmoz. Horrela, egun hauetan Ondarretako lorategietan aritu dira.

   Zikinkeriak, harriak eta, batez ere, hondarra kentze aritu dira, bai lorategiko pasabideetatik, bai eta belar guneetatik ere. Horrela, belarra bera hil baino lehen aritu dira lanean, eta hori gerta ez zedin bi txandatan egin dute lan.

   Erabilitako ekipamendua kamioi bat, bi kamioneta, hondeatzaile bat eta bi zamaketarik osatu dute, eta 18 langile aritu dira bi txandatan. Lan ordutegi osoa goizeko 07:00etatik arratsaldeko 18:30era izan da. Guztira 500 tona honda erretiratu dute; 300 tona garbi hondartzara bueltatu dituzte, eta beste 200 tona zikin zabortegira bidali dira.