Donostiako Udalak 550.000 euro eman dizkie hiriko erretiratuen 23 elkarteri

Actualizado: miércoles, 16 abril 2014 14:01
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 16 (EUROPA PRESS) 

   Donostiako Udalak 550.000 euro eman dizkie hiriko erretiratuen 23 elkarteri, "adineko pertsonekin duen konpromisoa agerian utziz". Tokiko Gobernu Batzordeak aurrekontu sail hori handitzea onartu du gaur, apirilak 16, hasierako kopuruari 33.000 euro gehituz.

   Zehazki, honakoak dira diru laguntzak jaso dituzten elkarteak: Lurrargi, Uliatarra, Nao Etxea, Aspeonce, Jose Manuel Varona, Aitonen Etxe, Egiatarra, Goiko Galtzarra, Kaialde, Zabalza, Gure Kabia, Gure Egunsentia, Jatorra, Gure Bizitza, Gure Babesa, Bellavista, Donostialdea, Intxaurralde, Antiguo, Erdialde, Guardaplata, Aterpea eta Txoko Berri.

   Jon Albizu Gizarte Ongizateko zinegotziak adierazi duenez, diru laguntzen helburua da elkarteei laguntzea egiten dituzten aisialdi eta denbora libreko ekintzak beren kabuz antolatzen, eta horretarako erabiltzen dituzten lokalak mantentzen. Horri lotuta, gogora ekarri du gaur egun 16 udal lokal daudela 23 elkarteren eskuetan.

   "Donostia hiri lagunkoia da adineko pertsonekin, giza eskalako hiri eredu bat du helburu eta, batez ere, adinekoak kontuan hartzen ditu hainbat arlotako politikak ezartzeko orduan, zahartze aktiboa bere jarduera estrategikoaren ildoetako bat da eta", azaldu du.

   Udal lokalak erabiltzen dituzten 23 elkarteek guztira 15.000 bazkide baino gehiago dituzte. Elkarteok hiriko hainbat auzotan daude eta zerbitzua ematen diote adinekoen kolektiboari, batez ere, egoera ahulenean daudenei. Beraiek proposatu eta antolatzen dituzten ekintzetan parte hartzen dute, eta beren kolektiboaren beharrak asetzen dituzten zerbitzuak erabiltzen dituzte.

   Albizuk nabarmendu du zentro horien sarea "estrategikoa" dela udal gizarte politikarako. "Gure iritziz, baliabide horiek adinekoei komunitate barruan gizarte babesa ematen dien sare baten osagaiak dira, eta sare hori ezinbestekoa da adinekoak baldintzarik onenetan egoteko ahalik eta denbora luzeenean, zahartze aktiboaren sustapenaren helburu nagusietako bat", adierazi du.