Donostiako Udalak 600.000 euro banatuko ditu irabazi asmorik gabeko erretiratuen elkarteen artean

Actualizado: viernes, 30 enero 2015 13:49
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 30 (EUROPA PRESS)

   Donostiako Udalak 600.000 euroko aurrekontu sail bat onartu du irabazi asmorik gabeko erretiratuen elkarteen artean banatzeko. Tokiko Gobernu Batzordeak gaur onartu ditu diru laguntza horien oinarriak.

   Diru laguntzak bideratzen dira, batetik, eraikin eta lokalen mantenua eta funtzionamendua hobetzera, eta, bestetik, jarduerak eta ekintzak antolatzera, zahartze aktiboa eta partaidetza sustatzeko, elkarteen arteko harremanak eta baloreak bultzatzeko, eta belaunaldien arteko harremanak laguntzeko.

   Jon Albizu Gizarte Ongizateko zinegotziak diru laguntza hauen garrantzia azpimarratu du. "Donostia hiri lagunkoia da adineko pertsonekin, pertsonak ardatz dituen hiri eredu bat dugu helburu eta, eredu horretan, adinduak oso aintzat hartzen ditugu hainbat arlotako politikak ezartzeko orduan; irisgarritasuna, etxebizitza, kultura eta aisialdi aktiboa, gizarte zerbitzuak eta abar. Zahartze aktiboa bere jarduera estrategikoaren ildoetako bat da", azaldu du.

   Donostiak, beraz, "konpromiso irmoa" dauka adineko pertsonekin. Hirian 23 elkarte daude, horietatik 16 udal lokaletan, eta horiek guztiek 15.000 bazkide baino gehiago dituzte. Elkarteok hiriko hainbat auzotan daude eta zerbitzua ematen diote adinekoen kolektiboari, izan ere, leku horietan adinekoek beste adineko batzuekin elkartzen dira, eta, horrela, bakardadea arintzen da; beraiek proposatu eta antolatzen dituzten ekintzetan parte hartzen dute, eta beraien kolektiboaren beharrak asetzen dituzten zerbitzuak erabiltzen dituzte.

   Albizuk adierazi duenez, zentro horien sarea "estrategikoa" da udal gizarte politikarako. Bere ustez, "baliabide horiek adinekoei komunitate barruan gizarte babesa ematen dien sare baten osagaiak dira, eta sare hori ezinbestekoa da adinekoak baldintzarik onenetan egoteko ahalik eta denbora luzeenean, zahartze aktiboaren sustapenaren helburu nagusietako bat".