Donostiako Udalak Santa Klara uharteko kai-muturra konponduko du, oso kaltetuta dagoelako

Actualizado: miércoles, 7 septiembre 2011 15:32


DONOSTIA, 7 Sep. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Udalak uharteko kai-muturra konponduko du, itsasoaren eraginez oso kaltetuta egon baita. Itsas kolpeek gogor jotzen dute, uhartearen iparraldeaz gain, hegoaldean kokatzen diren ontziratzeko tokia eta bertako zerbitzu nagusienak.

Azken urteotan jasandako itsas kolpe indartsuen ondoren, Udalak kaltetuta egon zitezkeen azpiegituren azterketa egin zuen. Honen ondorioz, zulo eta arrakala handiak antzeman ziren itsasontzien atrakalekuko kai-muturrean, bere segurtasuna arriskuan jartzeraino, horregatik, ERAIKI S.L.U. enpresari proiektua idaztea eskatu zitzaion, kaltetutako elementuak konpontzeko obren exekuzioa definitu asmoz.

Exekutatu beharreko obra ekainaren 3an esleitu zen, baina Kostaren baimena ez zen abuztuaren 29ra arte iritsi eta ondorioz atzeratu behar izan da. Obrek, gutxi gorabehera, hiru aste iraungo dutela kalkulatzen da eta azpiegituraren etengabeko degradazioa ekiditea dute helburu.

Lanak itsasoaren egoerak ahalbidetzen dituenean hasiko dira, izan ere, obrek urpekarien lana eskatzen dute, hondarra eta metatutako hondakinak kendu behar dira eta, ondoren, egitura sendotzeko zementu zakuak jartzeko. Obraren kostu osoa 58.759,12 ?.