Donostiako Udaleko Euskara Sailaren aurrekontua %2,5 haziko da aurten

Actualizado: miércoles, 22 enero 2014 13:53
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS)

   Donostiako Udaleko Euskara Sailaren 2014. urterako aurrekontua %2,5 haziko dela aurreikusi dute. Igoeraren zati handi bat hainbat udal langile prestatzeko izango da, 2013ko uztailean onartutako V. Normalizazio Planak hizkuntza eskakizun jakin batzuk nahitaez gainditzeko eguna aurreratu baitu.

   Halaber, Ekintza Planak 828.082 euroko aurrekontua izango du, arlo guztietan euskara gehiago erabil dadin sortua, Donostiako Udal Gobernuko Kultura eta Euskarako arduradun Nerea Txapartegik prentsaurrekoan adierazi duenez.

   "Euskaraz bizitzea da Donostiak duen erronketako bat, ikastetxeetan ez ezik, aisian eta kalean ere bai, eta horretarako kalera aterako ditugu orain artean eskolan baizik sustatu ez diren ekintza asko", azaldu du.

   Horrela, sentikortze kanpainak eta euskaraz jolasteko ekimenak, hizkuntza sustatzeko aukerak eskaintzea merkataritzan zein ostalaritzan, eta gazteek sarriago erabil dezaten motibatzea planteatu dira. Dinamika horiek auzoz auzo eramateko asmoa du Udal Gobernuak eta herritarrek egiten dizkieten ekarpenak ere gehitzea.

   Hala, hainbat auzok -Martutene, Intxaurrondo, Añorga, Loiolako Erriberak, Bidebieta, Altza, Parte Zaharra eta Amara Berriak- dagoeneko badute beren Euskara Batzordea, eta hizkuntza ikasteko eta erabiltzeko eragile nabarmenak izango dira. Horretarako 130.000 euro bideratu dira.

   Iazko ekitaldian izan zuten arrakasta ikusirik (109 ikasle bildu ziren) eta orduan ekindako bide beretik jarraituta, langabeek aurten ere laguntza ekonomikoak izango dituzte euskara ikasteko. Haietako 40k euskalduntze prozesu arruntera pasatuta jarraitzea erabaki dute. Guztira, 38.000 euro izango dira horretarako.

   Gazteen artean euskara sustatzeko programetara 41.415 euro bideratzeko asmoa du Donostiako Udalak, eta elkarteetara laguntzak iazko mailan mantendu nahi ditu, hau da, 271.530 euroko aurrekontua guztira.

   Aurrekontuko beste sail handi bat agiriak itzultzekoa da. Horretara bideratuko den kantitatea 320.616 eurokoa da, iazkoa bezalakoxea, baina aurreko urteetan baino nabarmen handiagoa, euskara laneko hizkuntza izan dadin abiarazitako dinamikek diru hori behar dela erakutsi baitute.

   Txapartegik adierazi duenez, "hori berri ona da, bi urtetan urrats handiak egin baitira Udalaren barruan euskararen erabilera normalizatzeko. Gure hiriko eguneroko beste jardun guztietara eraman behar dugun ekimena da".