Donostian "demokrazia zuzena eraikitzeko dokumentua" aurkeztuko dute asteazken honetan

Dokumentua osatu dute eragileetako batzuk
DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: martes, 30 septiembre 2014 12:46

DONOSTIA, 30 Sep. (EUROPA PRESS) -

Donostiako 50 herritar eta elkartek osatutako Gizarte Eztabaidako Taldeak "demokrazia zuzena eraikitzeko" eta herri galdeketak egiteko araudia osatzeko balioko duen oinarrizko dokumentua adostu du, eta aurkezpena Miramar Jauregian izango da, asteazken honetan, urriaren 1ean, Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Dokumentu hori Udalean ordezkatutako alderdi guztien artean eztabaidatuko dute datozen asteetan, eta horrekin batera, Donostiako herritar eta eragileek osatutako Kontraste Taldea sortu da. Kontraste talde honek bermatuko du herritarren parte hartzea eta jarraipena egingo dio alderdien arteko eztabaidari.

Eztabaida horretatik behin betiko proposamena aterako da eta Udal Gobernuak aurreratu du herri galdeketak egiteko araudia abenduko Udalbatzarrean onartzea aurreikusten duela. Donostiako Udalak herritar guztiei Miramarrera bertaratzeko dei egin die.