Donostitruk bigarren eskuko azoka egingo da datorren larunbatean

Actualizado: miércoles, 5 febrero 2014 14:20
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 5 (EUROPA PRESS)

   Donostitruk hileko bigarren larunbatero antolatzen den bigarren eskuko azoka egingo da datorren larunbatean, otsailaren 8an. Aurrekoetan bezala, suhiltzaileen egoitza izandako lokalean izango da, Easo kaleko 43 zenbakian. 40 postu baino gehiagotan arropa, osagarriak, liburuak eta CDak izango dira salgai.

   Azokaren helburua berrerabilpena sustatzea da: hondakinak eta produktuak ekoiztean eragiten den kutsadura murriztu eta batek erabiltzeari utzi dion horri beste batek erabilera berri bat ematea.

   Hilabete batetik bestera, gero eta jende gehiagok parte hartu nahi du azokan, eskaera kopurua nabarmen ari baita igotzen, bai salmenta postua erreserbatzeko, bai eta posturik gabe norbere gauzak saltzeko ere. Elkarte eta ikastolei ematen zaie lehentasuna, eta ondoren, herritarrei.

   Antolakuntzakoen esku ere utzi daiteke salmenta, saldu beharrekoak beren postura eraman, egun berean, 9:30etik 10:00era bitartean, zerrenda egin eta prezioak zehaztuta utziz. Arratsaldeko 14:00etan saldutakoaren etekina eta saldu gabekoa jasotzera itzuli beharko da.

   Informazioa eta erreserbak www.donostitruk.org webgunean, 943483390 telefonora deituz edo ingurumena@donostia.org helbidera idatziz egin daitezke.

   Bestalde, bi Donostitruk azoka egingo dira otsailan, eta horrela, bigarrena hilaren 22an izango da, Inauterietako bigarren eskuko jantziak eta osagarriak salerostera bideratua.