Dusko Ivanovic izan da Endesa Ligako Abenduko Entrenatzailerik Onena AEEB elkartearen arabera

Dusko Ivanovic, abenduko entrenatzaile onena Endesa Ligan
ACB PHOTO
Actualizado: martes, 3 enero 2012 14:40

BILBO, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Dusko Ivanovic Caja Laboraleko entrenatzailea "Endesa Ligako Abenduko Entrenatzaile Onena - AEEB Garaikurra" izendatu du astearte honetan Saskibaloiko Entrenatzaile Espainiarren Elkarteak (AEEB).

Montenegroko entrenatzaileak emaitza onak lortu zituen abenduan bere taldearekin eta, 13. jardunaldia bukatzean, lau garaipen lortu zituen, porrotik gabe. Txus Vidorreta Lucentum Alacant taldeko entrenatzaile bilbotarrak ere emaitza berberak izan zituen abenduan, baina sarturiko eta jasotako puntuen arteko aldeak erabaki du Ivanovic izatea abenduko entrenatzaile onena.