EAEko 92.000 langilek hitzarmenak iraungita zituzten 2014ko amaieran

Actualizado: jueves, 29 enero 2015 16:50
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 92.022 langileren hitzarmenak iraungita eta berreskuratzeko zeuden 2014. urtea amaitzean. Gainera, 273.650 langile indarraldi arrunteko hitzarmen kolektiboren baten babespean zeuden eta 210.768 langileren hitzarmenek indarraldi luzatua zuten, berritzeko zeudela, Lan Harremanen Kontseiluaren (LHK) datuen arabera.

   Halaber, abenduan enpresako 18 hitzarmen erregistratu ziren, eta sektoreko bat ere ez. Horrela, eremu honetan "negoziazio kolektiboaren blokeoa berretsita" geratu dela nabarmendu dute LHK-k. Urteko azken hilabetean Estatuaren eremuan EAEn aplikagarriak diren sektoreko hiru hitzarmen eta enpresako bi sinatu ziren.

   Urtearen amaieran zegoen informazioa kontuan hartuta, 2015eko hasieran sektoreko 62 euskal hitzarmen kolektibo berritzeko daude, eta beste 25 iraungita. EAEn negoziatu beharko liratekeen enpresako hitzarmenak, berriz, 450 baino gehiago dira.

   Urte arteko KPI negatiboa izan zen abenduan (%-1 Estatuan eta %-0,7 EAEn), eta batez besteko inflazioa %-0,2 izan zen Estatuan eta %0,2 EAEn. Testuinguru honetan, EAEn aplikatzeko hitzarmenetan itundutako batez besteko soldata igoera %0,67 izan zen 2014rako. Azkenik, abenduan Precon 73 gatazka kolektibo aurkeztu ziren, euren eraginpean 20.633 langile hartzen zituztela.