Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen %8,4 atzerrian jaio da

Etorkinak paseatzen
Foto: Europa Press
Actualizado: martes, 16 diciembre 2014 12:31
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) atzerrian jaiotako 182.846 pertsona bizi dira 21014an, hau da, populazio osoaren %8,4, Eustaten datuen arabera. Portzentaje hori %13,4 da Espainian, eta beraz, badago alderik. Extremadura, Asturias, Galizia eta Gaztela eta Leonen atzerrian jaiotakoak gehienez %8 dira, eta horrela, talde horretakoa da EAE.

   2006. urtean atzerrian jaiotako biztanleak 107.117 ziren Euskadin (%5,1). Horrela, kopurua haziz joan zen urtero, goia 2012an (185.115) jo zuelarik, gero beheraldia etorri baita.

   EAE osokoa baino atzerrian jaiotako pertsonen portzentaje handiagoa dutenak 62 udalerri dira. Zehazki, 20 Arabakoak dira, eta haietatik 15 %10en gainetik daude, gehienak Errioxakoak. Navaridas (%19), Berriatua (%14,7), Mañueta (%14,1) eta Ordizia (%13,4) dira Espainiako batez bestekoaren gainetik dauden lau udalerriak.

   Sei udalerritan ia ez dago biztanlerik atzerrian jaiotakorik (%2tik behera): hiru Gipuzkoan (Elduain, Altzo eta Orexa), bi Araban (Harana eta Lagran) eta bat Bizkaian (Garai). Denek 400 biztanle baino gutxiago dauzkate.

   Hiriburuek EAEk baino atzerrian jaiotako pertsonen portzentaje handiagoak dauzkate. Horrela, Gasteizek handiena du, %11,6koa; Bilbok %10,1ekoa dauka eta Donostiak %9,4koa, biztanle guztien gainean.

JATORRIA

   Euskadiko atzerriko egoiliarren artean, amerikarrak %41 dira (Espainia osoan %25 pasatxo). Hauen arteko pertsona gehienak hegoamerikarrak dira: Kolonbia, Bolivia, Ekuador eta Brasilgoak dira atzerritarren ia laurdena eta amerikarren erdia pasa.

   EAEn bizi diren europarrak %25,8 dira, eta Espainian ia %46. Talde honetan errumaniarrak atzerritar guztien %10,9 dira (%15,9 Espainian). Paradoxikoki, errumaniarrak europarren arteko %42,1 dira, Espainia osoan baino %7 gehiago. Portugaldarrak gutxiago dira errumaniarrak baino, baina dezente gehiago dira proportzioan EAEn (%11,3) Espainia osoan (%4,8) baino, europarren kopuru osoaz.

   Euskadin afrikarren proportzioa (%25) Espainian dagoena (%21,4) baina handiagoa da. Esatekoa da, halere, Espainian marokoarrak direla afrikar guztien %72 eta EAEn %49,4. Euskadin bigarren nazionalitate afrikar ugariena aljeriarrak dira, %15,2 (Espainian %5,9).

   Halaber, EAEko atzerritarren artean txinatar eta pakistandarrak %5,9 dira, Espainian baino %1 gehiago. EAEn dauden ia asiar bakarrak dira (%80), Espainia osoan %69 direlarik.

LURRALDEAK

   Lurraldeak aintzat harturik, nazionalitateen banaketa, kontinenteen arabera, askotarikoa da. Bizkaian eta Gipuzkoan amerikarrak %40 inguru dira; Bizkaian boliviar eta kolonbiarrak amerikarren ia %45 dira, eta Gipuzkoan banaketa askotarikoagoa delarik. Araban amerikarrak ez dira herenera iristen, eta haietako ia %30 kolonbiarrak dira.

   Europarren banaketa Bizkaia eta Gipuzkoan ezberdina da; pisu handiagoa (%31,3) Gipuzkoan dute, frantsesen presentzia ugariagoagatik. Errumaniarren proportzioa (europarren %55) handiena Bizkaian da, eta Araban eta Gipuzkoan %30 inguru izanik.

   Gipuzkoak du afrikarrik gutxien (%20,3) hiru lurraldeen artean eta horietako %61 marokoarrak dira. Araban (afrikarrak dira atzerritar ugarienak) eta Bizkaian marokoarrak gehiengoa dira afrikarren artean, %47,2 eta %43,8.

   Araban (%22,6, %3,5) eta Gipuzkoan (%14,4, %9,3) garrantziaren araberako bigarren afrikar nazionalitatea aljeriarra da eta hirugarrena senegaldarra. Bizkaiko egoera Gipuzkoakoaren ifrentzua da.
Txinatarrak asiarren %60 ia dira Bizkaian, eta pakistandarrak %16. Gipuzkoan eta Araban pakistandarrak dira gehiengoa, batez ere Araban (%57,2).