EAEko langabezia tasa %14,8 da 2015eko lehen hiruhilekoan

Actualizado: viernes, 17 abril 2015 12:36

BILBO, 17 Abr. (EUROPA PRESS) -

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lan merkatuaren 2015eko lehen hiruhilekoko datuen arabera, okupatuak 894.100 ziren, hau da, aurreko hiruhilekoan baino 3.900 gutxiago (%-0,4). Biztanle aktiboak 1.048.900 ziren, aurreko hiruhilekoan baino 1.400 gutxiago (%-0,1), eta langabezia tasa %14,8 zen, 2014ko laugarren hiruhilekoan baino %0,3 gehiago. Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera tasa %57,6 da 2015eko lehen hiruhilekoan, aurrekoan baino %0,1 gehiago, Eustaten datuen arabera.

   Gizonei eragin die batik bat okupazioaren jaitsierak, aurreko hiruhilekoan baino 7.200 gutxiago baitira; emakumeen kasuan, 3.300 gehiago dsira. Lurraldeka, Gipuzkoan 2.500 okupatu gutxiago daude, Bizkaian 1.200 gutxiago, eta Araban 100 gutxiago.

   Lehen sektorean izan ezik, non 700 okupatu gehiago dagoen, okupatuak sektore guztietan gutxitu dira. Zerbitzuetan okupatuak 2.700 pertsona gutxiago dira, Industrian 1.800 gutxiago eta Eraikuntzan 100 gutxiago. Lehen sektorean 700 gehiago.

   Okupazio tasa, hau da, 16 eta 64 urte bitarteko biztanle landunen portzentajea, %64,8 da, aurreko hiruhilekoan bezala. Gizonezkoentzat %67,8ko tasa dago, eta emakumezkoentzat %61,7koa. Lurraldeka, okupazio tasarik altuena Gipuzkoak du, %67,6rekin, aurreko hiruhilekoan baino %0,3 gutxiago; Arabak %66,3 okupazio tasa du (%0,7 gehiago); eta Bizkaiak %62,6koa (%0,1 gutxiago).

   Kontratu mugagabea duten soldatapeko 2.100 gehiago izan dira 2015eko lehen hiruhilekoan, eta guztira 526.900 dira. Aldi baterako kontratua dutenak (kontraturik ez dutenak barne) 5.200 gutxiago dira, eta guztira 184.100 daude.

   Halaber, 2015eko lehen hiruhilekoan zenbatetsi da EAEn 864.800 (aurreko hiruhilekoan baino 8.100 gehiago) familia etxe daudela eta heren batean ez dagoela pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 200 familia gutxiago, eta pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 49.000 dira (guztirakoaren %5,7), 2014ko azken hiruhilekoan baino 700 gehiago.

LANGABEZIA

   Bestalde, langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko lehen hiruhilekoan 154.800 direla zenbatetsi da, hau da, aurreko hiruhilekoan baino 2.500 gehiago. Gizonezko langabeak 83.500 dira, 4.300 gehiago, eta emakumezkoak 71.200, aurreko hiruhilekoan baino 2.000 gutxiago.

   Horrela, 2015eko lehen hiruhileko datuen arabera, langabezia %14,8 da, aurreko hiruhilekoan baino %0,3 gehiago, eta 2014ko hiruhileko berean baino %0,7 gutxiago. Gizonen langabezia %15,1era gehitu da (%0,9 gehiago), eta emakumeena %0,4 jaitsi da, %14,4ra. Gazteen langabezia tasak altuena izaten segitzen du, %38,8, eta 16 eta 24 urte bitarteko 18.500 gazte aktibo langabezian daude.

   Lurraldeka, Bizkaian langabezia %16,3 da (3.600 pertsona gehiago), Gipuzkoan %12,1 (200 gutxiago), eta Araban %15,3 (1.000 gutxiago).
Eurostat Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren datuen arabera, 2015eko otsailean, 28-EBko langabezia tasa %9,8 zen, eta Espainiakoa %23,2.