EAEko eraikuntzaren kostuak %1 igo dira azken urtean

Eraikuntzaren kostuek aldaketarik ez urtarrilean
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 29 febrero 2012 13:47

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren kostuen indizeak ez zuen aldaketarik izan joan den urtarrilean, aurreko hilabetearen aldean, eta horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %1,0 igo da. Urtarrilean, eskulanaren eta lehengaien kostuek ez zuten aldaketarik izan, Eustaten datuen arabera.

   Eraikuntza eta Obra zibila azpisektoreetako lehengaien kostuak bilakaera ezberdina izan zuten urtarrilean. Horrela, aurreko hilaren aldean %0,1 murriztu ziren Eraikuntzako lehengaien kostuak eta %0,7 igo Obra zibilekoenak. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaerari dagokionez, Eraikuntzako lehengaien kostuak %0,7 igo dira, eta Obra zibilekoak %3,4.

   Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken 12 hilabeteetan inflazio-tasa handiena izan dutenak, besteak beste, Petrolioaren birfinketa (%17,8), Energia elektrikoa eta gasa (%9,0) eta Industria kimikoa (%6,2) sektoreak izan dira.

   Bestalde, urteko prezioetan beherapenak izan dituzte (2011ko urtarriletik 2012ko urtarrilera) hurrengo sektoreetako lehengaiek: Metalurgia (-%2,0), Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (-%0,7) eta Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa (-%0,3).