EAEko eraikuntzaren kostuak %0,3 jaitsi ziren maiatzean

Eraikuntzaren kostuak behera maiatzean
PIXABAY
Actualizado: jueves, 29 junio 2017 12:28

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren kostuen indizea %0,3 jaitsi zen joan den maiatzean, aurreko hilaren aldean, eta horrela, urte arteko tasa %0,4 gehitu da, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak jakitera eman dituen datuen arabera.

Bestalde, aurreko hilaren aldean, maiatzean eskulanaren kostua ez zen aldatu (%0,0), eta lehengaien kostuak %0,4 jaitsi ziren. Halaber, etxegintza eta obra zibila azpisektoreek jaitsierak izan zituzten lehengaien kostuan aurreko hilaren aldean: etxegintzan %0,4koa eta obra zibilean %0,8koa. Urte artean, aldiz, etxegintzaren lehengaien kostuak %0,1 jaitsi dira, eta obra zibilarenak %1,9 gehitu.

Sektoreak kontsumitutako lehengaietan, urte artean, prezioen hazkunderik handienak petrolio fintzean (%16,6), metalurgian (%9,6) eta ez metalezko industrian (%2,0) gertatu dira, eta jaitsierarik handienak, berriz, kautxu eta plastikoan (-%4,2), ez metalezko mineraletan (-%1,6) eta industria kimikoan (-%1,1).