EAEko eraikuntzaren kostuak ez ziren aldatu irailean aurreko hilaren aldean eta %1,9 igo ziren iazko irailarekiko

Etxebizitzen eraikuntza
Europa Press
Actualizado: viernes, 28 octubre 2011 14:03

BILBO, 28 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren kostuen indizeak ez zuen aldaketarik izan (%0,0) joan den irailean aurreko hilabetearen aldean, baina hilabete horretako urte arteko tasa %1,9 igo da. Aurreko hilabetearekin alderatuta, 2011ko irailean laneskuaren kostuak eta lehengaien kostuak ez zuten aldaketarik izan (%0,0), Eustaten datuen arabera.

Eraikuntza eta obra zibila azpisektoreetako lehengaien kostuek bestelako bilakaera izan zuten joan den irailean. Horrela, obra zibilean kontsumitu diren lehengaien kostuak %0,4 igo ziren bitartean, eraikuntzakoen kostuek %0,1eko jaitsiera izan zuten. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaera aztertuta ikusten da eraikuntzako lehengaien kostuak %1,3 igo direla eta obra zibilekoak %4,8.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken 12 hilabeteetan inflazio-tasa handiena izan dutenak, besteak beste, Petrolioaren birfinketa (%23,3). Energia elektrikoa, gasa eta lurrina (%21,5) eta Industria kimikoa (%7,4) sektoreak izan dira.

Aitzitik, ondoren ematen diren sektoreetako lehengaien prezioak urte batetik bestera (2010eko irailetik 2011ko irailera) txikitu egin dira edo igoera txikiagoa izan dute: Erauzteko industriak (-%1,8), Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa (%1,1) eta Altzarien fabrikazioa eta manufakturen beste industria batzuk (%1,2).