EAEko errepideetako tarteko lehen radarra jarri dute N-1ean, Ordizia eta Irura artean (Gipuzkoa)

Ordizia eta Irura artean N-1 errepidean jarritako tarteko radarra
HERRIZAINGO SAILA
Actualizado: miércoles, 23 marzo 2011 12:25

DONOSTIA, 23 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendari Amparo Lopez Antelok Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) errepideetan jarri den lehenengo tarteko radarra aurkeztu du gaur Donostian. Radarra N-1 errepìdean jarri dute, Ordizia eta Irura artean (Gipuzkoa).

Zirkulazioan abiadura kontrolatzeko tresna berria tunel batean jarri ordez lurrazalean jartzen den eta ezaugarri hauek dituen Estatuko lehenengoa da. Gainera, txandakako sistema bat izango da eta euskal sare nagusi osotik zehar mugituko da. "Helburua trafiko arduratsuago eta seguruago bat lortzea da", adierazi du Lopez Antelok aurkezpenean.

Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak azaldu duenez, errepidearen tarte bateko abiadura neurtzeko sistemak duen helburua "batez besteko abiadura gutxitzeari esker bide-segurtasuna indartzea da, gehiegizko abiadura euskal bide-sarean izaten diren istripuen arrazoi nagusia baita".

Sistema berri hau jartzeko tartea -Ordizia eta Irura bitartean- istripu kopuru handia dagoelako (hauetan abiadura da funtsezko faktorea) eta zirkulazioaren batez besteko intentsitatea (ibilgailu astunen portzentaia nabaria dago) altua delako da.

Lurrazaleko neurtze-sistema N-1 errepidean jarriko da eta flash infragorria eta ikuspen artifiziala duten bi kamera ditu: bat tartearen hasieran eta bestea amaieran kokatu dituzte. Matrikula irakurgailu bat (LPR) eta denbora neurtzeko sistema bat daukate. Konektatuta duten gailu informatiko batek auto bakoitzaren batez besteko abiadura neurtuko du.

Ohiko radarra ez bezala, tarteko sistemak puntu bakar batean izan beharrean, tarte oso batean zehar bermatzen du abiaduraren kontrola. "Horregatik, tarteko abiadura kontrol batean ez da momentu zehatz batean ardura ezagatik zigortzen, baizik eta denbora tarte eta bide luzeago batean abiadura-muga gainditzeagatik", azaldu du.

"Trafiko intentsitate handiek eta abiaduren artean ezberdintasun handiek bat egiten dutenean, istripuak egotea laguntzen duen joan-etorri oso istilutsuak eragiten dira. Tarteko abiadura kontrolarekin ibilgailuen arteko abiaduren banaketa homogeneoagoa lortzen da, joan-etorri laminarragoa eta ez hain istilutsua. Horrek, istripuan amaitu daitezkeen arrisku egoera gutxiago egotea eragiten du", esan du Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak.