EAEko Fiskaltzak Mintegi terrorismoa goratu ote duen ikertuko du

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia
Europa Press
Actualizado: jueves, 21 marzo 2013 13:47

GASTEIZ, 21 Mar. (EUROPA PRESS) -

Juan Calparsoro Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) fiskal nagusiak Laura Mintegi EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen aurkako ikerketa eginbideak hasi ditu, ETAk burutu zuen Fernando Buesa PSE-EEko buruzagi zenaren erahilketak "jatorri politikoa" zuela eta elkarrizketaren bidez "saihestu" zitekeela esateagatik Eusko Legebiltzarrean joan den martxoaren 14an.

Calparsorok bere idazkian iritzi dio beharrezkoa dela "adierazpen horiek egin ziren inguruabarrak eta testuingurua ikertzea", Zigor Kodearen 578 artikuluan tipifikaturiko terrorismoa goratzearen edo justifikatzearen delitu bat edo "terrorismoaren biktimen mespretxu edo irainena" egin ote zen zehazteko.

Halaber, Mintegi forupekoa denez, Calparsorok gogorarazi du EAEko Fiskaltzak duela gertaerak ikertzeko eta bere aurkako zigor ekintzak aurkezteko eskumena. Forupekoa izango ez balitz, jarduera judizialak Entzutegi Nazionalera bidaliko lirateke.

EAEko Fiskaltzak idazki bat bidali zion Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari, eta honek "kezka" agertu du, legebiltzarkidea denez, Laura Mintegik "bortxaezintasun parlamentarioa" duelako, eta, hori dela eta, ezin lukete inputatu legebiltzarkide gisa egindako adierazpenengatik.