EAEko hoteletako bidaiarien sarrerak %2,9 gehitu ziren maiatzean

Turistak Bilbon
Europa Press
Actualizado: jueves, 22 junio 2017 12:34

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduek 268.060 bidaiari sarrera erregistratu zituzten joan den maiatzean, hau da, aurreko urteko hil berean baino 7.441 gehiago, eta beraz, %2,9ko gehikuntza. Gaualdiak 500.056 izan ziren, aurreko urtean baino 5.671 gehiago (%1,1, gehiago), Eustaten datuen arabera.

Herrialdeka, bidaiari sarrerak %9,9 gehitu ziren maiatzean Araban, eta %8,2 Bizkaian; Gipuzkoan, aldiz, %5,3 jaitsi ziren. Gaualdiak %8,4 gehitu ziren Araban, eta %3,5 Bizkaian; Gipuzkoan, berriz, %3,7 jaitsi ziren.

Espainiako Estatuko bidaiariak %0,7 jaitsi ziren aurreko urteko maiatzaren aldean, eta beste herrialdeetakoak %7,4 gehitu. Araban, Estatuko bisitarien sarrerak %5,9 gehitu ziren, etanbesteenak %18,2; Bizkaian Estatukoak %2,8 gehitu ziren, eta besteak %15,9; Gipuzkoan Estatukoak %8,4 gutxitu ziren, eta beste herrialdeetakoak %2,4.

Maiatzean batez besteko egonaldia 1,87 egun izan zen, eta iaz 1,90 egun izan zen. Araban, 2016ko 1,78 egunetik aurtengo 1,76ra laburtu da, eta Bizkaian 1,93 egunetik 1,85 egunera; Gipuzkoan, aldiz, 1,90 egunetik 1,93 egunera luzatu da.

Plazakako betetze maila %0,1 puntu gutxitu zen maiatzean EAEn, 2016ko maiatzeko %55,8tik aurtengo %55,7ra. Araban %5,8 puntu gehitu zen (%43,4tik %49,2ra), eta Bizkaian %1 (%55,1etik %56,1era); Gipuzkoan plazakako betetze maila %4,3 puntu gutxitu zen (%62,0tik %57,7ra).

Gelakako betetze maila %0,3 puntu gehitu zen EAE osoan, %70,5era iritsiz. Araban %5,6 puntu gehitu zen (%62,3ra), eta Bizkaian %1,2 (%73,5); Gipuzkoan, aldiz, %3,3 jaitsi zen (%70,0). Hotel okupaziorik handienak maiatzean Donostian (%67,0), Bilbon (%64,1) eta Arabako Errioxan (%61,6) izan ziren, eta asteko eguna aintzat hartuta, okupaziorik handiena asteburuetan izan zen (%65,6); lanegunetan okupazioa %52,2 izan zen.

Sektorearen errentagarritasun adierazleei dagokienez,, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 83,8 euro izan zen maiatzean, aurreko urtean baino %4,5 gehiago. Herrialde, ADR 68,3 euro izan zen Araban (%0,5 gehiago), 78,5 Bizkaian (%7,0) eta 96,0 Gipuzkoan (%3,8). Okupazioaren araberakoak diren gela eskuragarriko diru sarrerak (RevPar) 59,1 euro izan ziren EAEn maiatzean, iaz baino %4,9 gehiago. Araban RevPar 42,6 euro izan zen, Bizkaian 57,7 euro eta Gipuzkoan 67,2 euro.

LANDA TURISMOA

Bestalde, EAEko landa turismoko ostatuetan 13.599 bidaiari sarrera erregistratu ziren joan den maiatzean, aurreko urteko hil berean baino %4,3 gehiago. Araban %16,0ko gehikuntza, eta Bizkaian %5,7koa; Gipuzkoan, aldiz, %0,9ko jaitsiera.

Beste herrialdeetako 3.264 bisitari sarrera izan ziren maiatzean, iaz baino %21,7 gehiago, eta sarrera guztien %24,0 izan ziren. Espainiako Estatuko bidaiarien sarrerak, berriz, %0,2 gutxitu ziren.

Gaualdiak 28.086 izan ziren maiatzean, aurreko urteko hil berean baino %2,7 gehiago. Herrialdeka, Araban %14,3 gehitu ziren gaualdiak, eta Gipuzkoan %3,9; Bizkaian, aldiz, %7,3 gutxitu ziren.

Plazakako betetze maila %21,3 izan zen EAEn, 2016an baino %0,6 puntu gutxiago. Araban betetze maila %20,4 izan zen (%1,8 puntu gehiago); Bizkaian betetze maila %18,1 izan zen (%2,9 puntu gutxiago), eta Gipuzkoan %23,6 (%0,1 puntu gutxiago). Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin zen EAE, 2016ko maiatzaren aldean, 2,10 egunetik 2,07 egunera pasatuz.