EAEko industriaren negozio zifra %2,2 jaitsi zen 2013an

Industriaren negozio zifrak eta enpleguak behera egin zuen 2013an
Foto: Europa Press
Actualizado: jueves, 30 abril 2015 12:49

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren negozio zifra 54.443 milioi euro izan zen 2013. urtean, aurrekoan baino %2,2 txikiagoa, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak argitaratutako datuen arabera.

   Manufaktura industriaren negozio zifra 46.912,9 milioi euro izan zen, 2012an baino %2 gutxiago. Erauzketa industriak, Ur horniketa eta saneamendua eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna kanpo geratzen dira.

   Atzerrira eginiko salmentak euskal manufaktura industriaren %36,2 izan ziren, hau da, 2008an -krisiaren hasieran- baino %3,8 gehiago. Salmenta osoen ia %22 Europar Batasunera egin ziren, eta %14,5 munduko gainerakora. Estatuaren gainerakora %26,3 saldu zen (%2,1 gutxiago).

   Bestalde, Euskadiko industrian, guztira, 7.541 enplegu galdu ziren 2013an, eta langileak, orotara, 195.633 ziren, aurreko urtean baino %3,7 gutxiago. Langile gastuak %2,1 jaitsi ziren, eta inbertsioa %34,7 gehitu zen.

   Sektoreka, negozio zifra handiendunak, Metalurgia eta metalezko produktuak (%25,2), Kokeriak eta petrolio fintzea (%12,5), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%11,7) eta Garraio materiala (%10) izan ziren, eta langile gehien aritutako sektoreak, Metalurgia eta metalezko produktuak (%33,7), Makineria eta ekipoa (%10,4) eta Kautxu eta plastikoa (%9,5).

   Bost sektoretan gehitu ziren salmentak: Elikadura industriak, edariak eta tabakoa (%15,4), Produktu farmazeutikoak eta Erauzketa industriak (%10,5 bietan), Produktu informatiko eta elektronikoak (%1,8), eta Kokeriak eta petrolio fintzea (%0,4). Salmenta jaitsiera nagusiak, aldiz, Altzariak eta beste manufakturak (%-10,8), Material eta ekipo elektrikoa (%-9,3), Kautxu eta plastikoak (%-6,2) eta Garraio materiala (%-5,3) sektoreetan izan ziren.

   Halaber, enpleguaren galera nagusiak, Material eta ekipo elektrikoa (%-9,7), Kautxu eta plastikoak (%-7,2), Altzariak eta beste manufakturak (%-6,8) eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%-6,4) sektoreen izan zituzten, eta Garraio materialean %4,7 gehitu zen enplegua.

   Azkenik, lurraldeka, 2013an, Gipuzkoan %4,8 jaitsi zen negozio zifra, eta Araban %3; Bizkaia lehengoan (%0) iraun zuen, 2012aren aldean. Enplegua hiru lurraldeetan jaitsi zen: %5 Bizkaian, %3,2 Gipuzkoan eta %2,2 Araban.