EAEko industriaren prezioak %4,4 igo ziren apirilean urte artean

Industriaren prezioak gora apirilean
Europa Press
Actualizado: martes, 23 mayo 2017 11:56

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren prezioak ez ziren aldatu joan den apirilean (%0,0), aurreko hilaren aldean, eta datu hori kontuan hartuta, apirileko urte arteko tasa %4,4 gehitu da, Eustaten datuen arabera.

Kokeriak eta petrolioa fintzea (%1,3), Metalurgia eta metalezko produktuak (%0,6), Industria kimikoa (%0,3) eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%0,3) taldeetan izan ziren apirilean prezioen hazkunderik handienak, aurreko hilaren aldean.

Aitzitik, Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (-%1,6), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (-%1,3), Erauzketa industriak (-%0,6) eta Garraio materialaren fabrikazioa (-%0,6) taldeetan gertatu ziren jaitsierarik handienak.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, Bitarteko ondasunen prezioak %0,3 igo ziren, eta Ekipo ondasunenek %0,2. Energiaren prezioak %0,2 murriztu ziren, eta Kontsumoko ondasunenak %0,5 (iraunkorrenak -%0,6 eta ez iraunkorrenak -%0,5).

Bestalde, 2016ko apirilaren aldean, Kokeriak eta petrolioa fintzea (%30,9), Metalurgia eta metalezko produktuak (%6,2) eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%4,2) taldeetan izan dira prezioen hazkunderik handienak, eta jaitsierarik handienak, berriz, Kautxu, plastikoa eta ez metalezko beste produktu mineralak (-%2,2), Industria kimikoa (-%1,0) eta Erauzketa industriak (-%0,9) taldeetan.

Azkenik, urte artean, Energiaren prezioak %16,2 gehitu dira, Bitarteko ondasunenak 3,0, Ekipo ondasunenak %2,0, eta Kontsumo ondasunenak %0,8 (ez iraunkorrenak %0,8 eta iraunkorrenak 0,7).