EAEko industriaren produkzioa %5,9 gehitu zen urtarrilean

Industriaren produkzioa gora urtarrilean
Europa Press
Actualizado: viernes, 4 marzo 2016 11:45

BILBO, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren produkzioa %5,9 gehitu zen lan egutegiko baldintza homogeneoetan joan den urtarrilean, 2015eko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta industriaren jarduera %0,7 gehitu zen, aurreko hilarekin alderatuta, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundearen datuen arabera.

Urte artean, Ekipo ondasunetan %19,9ko hazkundea izan zen, Bitarteko ondasunetan %4,5ekoa, eta Kontsumokoetan %6,4koa; azken hauen barruan, iraunkorretan %12,7koa hazkundea izan zen, eta ez iraunkorretan %4,0koa. Energiaren indizea %10,4 jaitsi zen.

Hil artean, berriz, zeinu ezberdinak izan ziren industriaren sektore handietan. Ekipo ondasunak %6,1 gehitu ziren, eta Kontsumo ondasunak %3,7 (iraunkorrak %3,5 gehitu eta ez iraunkorrak %3,8); Bitarteko ondasunak %0,5 jaitsi ziren, eta Energia %7,2.

Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, urtarrileko urte arteko hazkunderik handienak Garraio materialean (%28,5), Makineria eta ekipoan (%17,5) eta Zurgintza, paper eta arte grafikoetan (%13,2) izan ziren, eta jaitsierarik handienak, aldiz, Energia elektrikoa, gasa eta lurrunean (%11,0) eta Material eta ekipo elektrikoetan (%1,3).

Azkenik, herrialdeen bilakaerari dagokionez, Industriaren Produkzioaren Indizearen urtarrileko urte arteko tasa positiboa izan zen

hiruretan: Araban %15,4 igo zen, Gipuzkoan %6,6 eyta Bizkaian %0,8. Hil artean, berriz, Bizkaian %0,9 jaitsi zen, baina Araban %4,0 eta Gipuzkoan %0,5 gehitu.