EAEko merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak behera apirilean

Elikagaien salmentak behera apirilean azalera handietan
Europa Press
Actualizado: viernes, 26 mayo 2017 11:55

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentek %2,8ko urte arteko jaitsiera izan zuten joan den apirilean, lan egutegiko baldintza homogeneoetan eta prezio finkoetan. Martxoaren aldean, berriz, salmentak %1,1 jaitsi ziren, urtaroen eraginik gabe, Eustaten datuen arabera.

Hain zuzen ere, elikagaien salmentetan %3,2ko urte arteko jaitsiera izan zen joan den apirilean, eta gainerako produktuen salmentak %2,1 jaitsi ziren. Herrialdeei dagokienez, sektoreko salmentak %3 murriztu ziren Bizkaian, %2,6 Gipuzkoan eta %2,8 Araban.

Modu honetan, 2017. urteko lehen lauhilekoan, EAEko merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %0,9 gehitu dira, aurreko ekitaldiko lauhileko beraren aldean, lan egutegiko termino homogeneoetan eta prezio finkoetan. Elikagaien salmentak %1,4 gehitu dira, eta gainerakoenak %0,1. Herrialdeka, Araban, urteko lehen lauhilekoko salmentak %0,1 gehitu dira prezio finkoetan aurreko urteko aldi beraren aldean; Gipuzkoan %1eko igoera izan da, eta Bizkaian %1,2koa.

Bukatzeko, EAEko merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako langileen kopurua %0,3 gehitu zen joan den apirilean, martxoaren aldean, urtaroen eraginik gabe.