EAEko merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %2 gutxitu ziren urrian, irailaren aldean

Elikadura kate handietako salmentak behera urrian
Europa Press
Actualizado: viernes, 24 noviembre 2017 11:06

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %2 gutxitu ziren joan den urrian, irailaren aldean, lan egutegiko baldintza homogeneoetan eta urtaro eraginik gabe. Iazko hil beraren aldean, berriz, salmentak %0,2 gutxitu dira, prezio finkoetan, Eustaten datuen arabera.

Herrialdeka, merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak igo egin ziren Araban (%4), baina murriztu Bizkaian (-%0,2) eta Gipuzkoan (-%0,4).

Bestalde, elikagaien salmentek urte arteko %1,2ko gehikuntza izan dute urrian, eta gainerako salgaien salmentek, aldiz, %2,9ko murrizketa. Halaber, merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako langileen kopurua %2,6 gehitu da urrian urte artean.

Urteko lehen hamar hilabeteei dagokienez, EAEko merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %2,4 gehitu dira, aurreko ekitaldiko aldi beraren aldean, lan egutegiko termino homogeneoetan eta prezio finkoetan. Hamar hil horietan, elikagaien
salmentak %2,6 gehitu dira, eta gainerakoenak %2,1.

Herrialdeka, Bizkaian, urteko lehen hamar hiletako salmentak %2,5 gehitu dira prezio finkoetan eta aurreko urteko aldi beraren aldean; Gipuzkoan %2,4ko igoera izan da, eta Araban %2,1ekoa.