EAEko merkataritza azalera handietako salmentak %2,1 murriztu ziren urtarrilean

Merkataritza azalera handietako salmentak behera urtarrilean
Europa Press
Actualizado: viernes, 26 febrero 2016 12:40

BILBO, 26  (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera handietako salmentek %2,1eko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten joan den urtarrilean, lan egutegiaren termino homogeneoei dagokienez. Elikagaien salmentek %3,8ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako produktuen salmentek %1,2koa.

   Eustat Estatistikaren Euskal Erakundearen datuen arabera, herrialdeka, Bizkaian eta Araban %3,5eko eta %0,7ko urte arteko jaitsierak gertatu ziren urtarrilean, hurrenez hurren, eta Gipuzkoan, berriz, ez zen aldaketa nabarmenik gertatu (%0,0).

   Aurreko hilabetearekin alderatuta, EAEko merkataritza azalera handientako salmentak %0,9 jaitsi ziren termino nominaletan. Elikagaien salmentak %1,2 jaitsi ziren, eta gainerako produktuenak % 0,8 jaitsi dira, sasoiarekin lotutako alderdiak kenduta.

   Termino konstanteetan, joan den urtarrilean, Euskadiko merkataritaza azalera handietako salmentek %2,6ko jaitsiera izan zuten urte artean, eta %1ekoa aurreko hilabetearen aldean. Iazko urtarrilarekin alderatuta, euro konstanteetan, elikagaien salmentak %6,4 jaitsi ziren, eta gainerako produktuenak %0,9. Hiru lurraldeetan gertatu ziren jaitsierak, termino konstanteetan: %3,7 Bizkaian, %1,3 Araban eta %1,0 Gipuzkoan.

   Bestalde, abenduarekin alderatuta, prezioen efektua kenduta, elikagaien salmentek %2,1 behera egin zuten urtarrilean, eta gainerako produktuen salmentek %0,4. Lurraldeka, Araban %0,1eko igoera erregistratu zen, eta Bizkaian eta Gipuzkoan %1,2 jaitsi ziren, termino errealetan.

   Halaber, EAEko merkataritza azalera handietako langileen kopuruak %0,1 egin zuen gora joan den urtarrilean, abenduarekin alderatuta, sasoiarekin lotutako alderdiak kenduta.

   Azkenik, Eustatek azaldu duenez, Azalera Handietako Merkataritza Indizeak 2.500 metro koadrotik gorako merkataritza azaleretako salmenten eta enpleguaren bilakaera islatzen du. Azken urteetan, kontsumitzaileak erosteko beste banaketa modu batzuetara jotzeko ohitura hartzen ari direla antzeman da, eta, beraz, ikusten denez, adierazle hau ez da kontsumoaren bilakaera aztertzeko adierazle egokia. Horrela, Eustat indize horren populazio eremua berrikusten ari da, adierazgarriagoa izan

dadin.