EAEko migrazio saldoa positiboa izan zen 2010ean baina aurreko urtekoa baino %2 txikiagoa

Actualizado: lunes, 23 enero 2012 11:53
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Hamaikagarren urtez jarraian migrazio-saldoa positiboa izan zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2010. urtean. Etorritako pertsonak joandakoak baino 13.028 gehiago izan ziren, baina, hala ere, zifra hau 2009koa baino %2 txikiagoa izan zen, Eustatek landutako datuen arabera.

   Lurraldearen arabera, Bizkaiak 6.562 pertsona gehiago izan zituen 2010ean, kopuru absolutuetan migrazio-saldorik altuena (2009koaren aldean %11 gutxiago). Gipuzkoak 2.564 pertsona irabazi zituen, eta bere saldoa aurreko urtekoa baino %17 gehiago izan zen. Arabak 3.902 lagun irabazi zituen (%6ko igoera). Hiriburuak aztertuta, Gasteizek eta Bilbok saldo positiboa izan zuten, 3.164 eta 1.721 pertsona, hurrenez hurren, eta Donostiak saldo negatibo txikia izan zuen: 94 pertsona gutxiago.

   EAEren eta Estatuko beste erkidego autonomoen arteko mugimenduak kontuan hartuz gero, 2010ean saldoa positiboa izan zen, 3.686 pertsonakoa, alegia. Eustatek estatistika hau egiten duenetik hirugarren aldiz jarraian gehiago dira beste erkidegoetatik EAEra etorritako pertsonak kontrako bidea egin dutenak baino.

   Atzerriko herrialdeetako etorkinen migrazio-saldoa positiboa izan zen: 9.342 pertsona. Hala ere, zenbaki absolutuetan, 460ko beherapena gertatu zen aurreko urtearen aldean (-%4,7).

BIZILEKU ALDAKETAK

   Bestalde, EAEko biztanleen %9,1ek bizileku aldaketaren bat egin zuen 2010. urtean zehar. Mugikortasuna %72an EE barruan izan zen, eta gainerako kasuetan erkidegotik kanporakoa.

   EAEn, guztira, 197.768 kasutan aldatu ziren ohiko bizilekuak. Kopuru horretatik, 94.784 kasutan udalerrian bertan aldatu ziren bizilekuak. Erkidego barruko mugimenduak, hau da, bai jatorria, bai helmuga EAEko udalerrietan dituzten mugimenduak 47.544 izan ziren.

   Era berean, kanpoko edo erkidegoz kanpoko 34.232 immigrazio gertatu ziren; jatorria gure erkidegoaz kanpo eta helmuga EAEn duten mugimenduak dira horiek, eta horien arteko 12.695 atzerritik etorritakoenak izan ziren.

   Azkenik, kanpoko edo erkidegoz kanpoko 21.206 emigrazio gertatu ziren. Jatorria EAEko udalerri batean eta helmuga EAEtik kanpo duten mugimenduak dira horiek, eta 3.353k atzerrirako norakoa izan zuten.

   Bestalde, kanpoko edo erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2010. urtean EAEko mila biztanletik 25,6 mugitu ziren (%32,3 Araban, %26,1 Bizkaian eta %21,6 Gipuzkoan); mugikortasun hori gainerako autonomia erkidegoetan gertatzen denarekin erkatuta txiki samarra izan zen, azken hauetan mila biztanletik 40 mugitzen baitira, batez beste.

   Oro har, gehiago da gainerako erkidegoetatik EAEra etortzen den jendea EAEtik erkidego horietara joaten dena baino, salbuespen hauekin: Galizia, Kantabria, Nafarroa eta Extremadura.

   EAEko emigratzaileentzat, honako erkidego hauek izan ziren erakargarrienak, hurrenkera honetan: Gaztela eta Leon, Kantabria, Madril, Katalunia, Nafarroa eta Andaluzia. Seion artean EAEtik beste autonomia erkidegoetara joan zirenen %66 jaso zuten.

ATZERRIKO IMMIGRAZIOA

   Atzerriko nazionalitatea duten immigrazioak 2010. urtean 20.184 pertsonatan zenbatu ziren (horietatik %44 beste erkidego autonomoetatik bertaratu ziren), EAEn izandako sarrera guztien %59.

   Hirugarren urtez jarraian 2000. urtetik hona, beherantz egin zuen EAEra etorritako etorkin atzerritarren kopuruak: 1.219 etorri ziren, aurreko urtean baino %5,7 gutxiago. 2010ean 8.852 izan ziren beste autonomia erkidegoetatik iritsitako etorkin atzerritarrak; horien erdiak baino gehiago Madrildik, Kataluniatik, Valentziako Erkidegotik eta Andaluziatik etorritakoak izan ziren, 4.885 pertsona, hain zuzen.

   Titulazio-mailari dagokionez, ikasketa-maila apalenetakoak immigrazioen %65 eta emigrazioen %66 izan ziren, eta goi mailako tituludunak %14 izan ziren immigrazioetan eta %13 emigrazioetan.

   Emigratzaileen batez besteko adina -36,1 urte- altuagoa izan zen etorkinena baino (31,5 urte). Sexuari erreparatuz gero, etorkinen %53 gizonak izan ziren, eta %47 emakumeak. Emigrazioetan sexuen arteko aldea txikiagoa da: %52 gizonezkoak eta %48 emakumezkoak.