EAEko txikizkako merkataritzako salmentak %1 jaitsi ziren 2011n

Txikizkako merkataritzaren salmentek behera egin zuten 2011n
Foto: Europa Press
Actualizado: viernes, 3 febrero 2012 11:29

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) txikizkako merkataritzaren sektoreko salmenta %1 jaitsi ziren 2011. urtean, termino nominaletan, laugarren hiruhilekoan %1,5 murriztu ondoren aurreko urteko denboraldi beraren aldean, Eustatek landutako datuen arabera.

   Gasolina-zerbitzuguneak alde batera utzita, sektoreko salmentak %2,2 jaitsi ziren iazko azken hiruhilekoan, urte arteko erkaketan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, eta estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, salmenten indizeak %0,8ko jaitsiera nominala izan zuen.

   Sektoreka, txikizkako merkataritza espezializatuaren salmenta nominalak %1,6 murriztu ziren 2011ko laugarren hiruhilekoan; txikizkako merkataritza espezializatu gabean %1,0koa izan zen jaitsiera, 2010eko aldi beraren aldean.

   Txikizkako merkataritza espezializatuaren barruan, Bestelako kontsumo-ondasunak sektorea nabarmendu zen (besteak beste, gasolindegiak, ekipamendu informatikoa eta kirol artikuluak barne hartzen dituena), %1,2ko hazkunde nominala izan baitzuen. Elikagaien sektoreko salmentak %0,2 jaitsi ziren, 2010eko hiruhileko bereko datuekin alderatuta. Etxearen hornikuntzarako gaien salmentak %1,1 jaitsi ziren, eta Pertsonaren ekipamenduaren sektoreko salmentek ere behera egin zuten (-%3,9).

   Txikizkako merkataritza espezializatu gabean, batez ere elikagaiak saltzen dituzten azpisektoreetako urte arteko salmentak %0,1 murriztu ziren, eta batez ere gainerako produktuak saltzen dituztenen salmentek %7,2 egin zuten behera.

   Lurraldeka, 2011ko laugarren hiruhilekoan, Arabako txikizkako merkataritzako sektoreko urte arteko salmenta nominalek %0,4 egin zuten gora, baina Bizkaikoek (-%1,5) eta Gipuzkoakoek (-%2,2) behera egin zuten.

   Bestalde, prezio konstanteetan, txikizkako merkataritzaren salmentek %3,3 egin zuten behera iazko laugarren hiruhilekoan, eta gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, %2,9ko beherapen erreala izan zuten, aurreko urtearekin alderatuta.

   Halaber, txikizkako merkataritza espezializatuaren beherapen erreala %3,3koa izan zen, eta txikizkako merkataritza espezializatu gabearena %3koa, betiere 2010eko hiruhileko berarekin alderatuta.

   Txikizkako merkataritza espezializatuaren barruan, urte batetik bestera bilakaerak negatiboak izan ziren sektore guztietan: Etxearen hornikuntzako gaiak eta Pertsonaren ekipamenduak %1,9 jaitsi ziren; Elikagaien salmentak %2,3 jaitsi ziren eta Bestelako kontsumo-ondasunek ere behera egin dute (-%4,1); datu guztiak betiere balio errealetan.

   Txikizkako merkataritza espezializatu gabearen barruan, euro konstanteetan, elikadura nagusi dutenen salmentek %1,9 egin zuten behera eta gainerako produktuak nagusi dituztenen salmentak %10,1 jaitsi ziren.

   EAEko hiru lurralde historikoetan egin zuten behera salmentek balio errealetan: Araban %3,3 jaitsi ziren, Bizkaian %2,6 eta Gipuzkoan %4,5. EAE osoan txikizkako merkataritzaren sektorean lan egiten duten pertsonen kopurua %0,3 jaitsi zen 2011ko laugarren hiruhilekoan, 2011ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

2011KO BALANTZEA

   Bestalde, urte osoan, txikizkako merkataritzaren salmentek %1ko jaitsiera nominal metatua izan zuten. Gasolindegiak sartu gabe, gainerakoen salmentetan beherakada %2,1ekoa izan zen 2011ko datu metatuetan, 2010ekoen aldean. Termino errealetan, sektorea osorik %3,8 jaitsi zen, eta gasolindegirik gabe %3,3.

   Lurraldeka, Arabak izan zuen portaerarik onena tasa nominaletan, urte osoan %0,1 igo baitzen; Gipuzkoak behera egin zuen (-%0,8), Bizkaiak bezala (-%1,5). Termino errealetan Arabak %4,2ko jaitsiera izan zuen, eta Gipuzkoak eta Bizkaiak %3,7koa.

   Aurreko urteko batez bestekoaren aldean, 2011n txikizkako merkataritzaren sektoreko enpleguak izan zuen beherakada %1,7koa izan zen. Lurraldeka honela islatu zen: Bizkaian, %0,8ko jaitsi zen, Gipuzkoan %2,5 eta Araban %2,9.