EAEko zerbitzuen sektoreko fakturazioa %6,5 eta okupazioa %2,3 igo ziren martxoan

Zerbitzuen sektoreko fakturazioa gora martxoan
Foto: Europa Press
Actualizado: jueves, 21 mayo 2015 13:31

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Zerbitzuen sektoreko fakturazioa %6,5 igo zen joan den martxoan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2014ko hilabete berarekin alderatuta. Halaber, sektoreko okupazioak %2,3 egin zuen gora, INE estatistika erakundeak jakinarazitako datuen arabera.

   EAEko zerbitzuen sektoreko fakturazioaren hazkundea Espainiako Estatukoarena baino %0,3 txikiagoa izan zen martxoan, eta 2015. urteko lehen hiruhilekoan izandako igoera ere Estatukoa baino txikiagoa izan da: %1,8 EAEn eta %4,1 Estatuan.

   Enpleguari dagokionez, zerbitzuen sektoreko okupazioa %0,7 igo zen martxoan, otsailarekin alderatuta; Estatuko igoera baino %0,5 txikiagoa izan da. Aitzitik, urte artean -2014ko martxoarekin alderatuta-, EAEko zerbitzuen sektoreko okupazioaren igoera Estatukoa baino bi hamarren handiagoa izan da, eta hiru hamarren handiagoa 2015eko lehen hiruhilekoan.