EAEn 2,3 milioi bidaiarien sarrera izan dira 2011n, aurreko urtean baino %5 gehiago

Gora egin dute bidaiarien sarrerak 2011n
Foto: Europa Press
Actualizado: viernes, 20 enero 2012 13:06

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel-establezimenduetan 2.341.720 bidaiariren sarrerak izan dira 2011. urtean, hau da, aurreko urtean baino 103.021 gehiago, hots, %5 gehiago. Bidaiarien sarrerak % 5 igo dira Araban, %7 Bizkaian eta %1 Gipuzkoan.

   Halaber, Eustatek landutako datuen arabera, 2011ko gaualdiak 4.435.404 izan dira, hau da, aurreko urtean baino 221.344 gehiago (%5 gehiago), eta bilakaera positiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban %7 hazi dira, Bizkaian %8 eta Gipuzkoan %2.

   Bidaiarien batez besteko egonaldiak gora egin du zertxobait, 2010eko 1,88 egunetik 2011ko 1,89ra igaroz. EAE osorik hartuta, plazakako betetze-maila 2010eko %43,97tik 2011ko %46,40ra igaro da.

   Bestalde, EAEko landa-turismoko establezimenduetan 123.447 bidaiariren sarrerak erregistratu dira 2011an, hau da, aurreko urtean baino %4 gehiago. Gaualdiak 337.017 izan dira, hots, 2010ean baino %1 gutxiago.

   Gipuzkoara heldutako bidaiarien kopurua %9 gehitu da; Bizkaira joandakoena %2 gutxitu da eta Araban ez da aldaketa nabarmenik gertatu (% 0). Halaber, Gipuzkoan %2 hazi dira gaualdiak, eta Bizkaian (-%4) eta Araban (-%2) gutxitu.

   Bidaiariko batez besteko egonaldiak 2010ean 2,85 egunekoak izan ziren, eta 2011n, berriz, 2,73 egunekoak izan dira. Betetze-mailak ere behera egin du (-%3), 2010eko %24,06tik 2011ko %23,37ra.

ABENDUA

   Abenduko datuei dagokienez, 150.091 sarrera erregistratu ziren EAEko hotel-establezimenduetan, 2010eko hil berean baino 939 gutxiago, eta beraz, %1eko beherapena izan da. Sarrerak gehitu egin ziren Araban (%4) eta Bizkaian (%2), eta gutxitu Gipuzkoan (-%6), 2010eko abenduko datuen aldean.

   Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak %1 gutxitu ziren eta atzerriko bidaiarienak ez zuten aldaketa nabarmenik izan (%0). Estatutik etorritako bidaiarien kopurua igo egin zen Araban (%5) eta Bizkaian (%3); Gipuzkoan, aldiz, %9 gutxitu ziren. Atzerriko bidaiariak ugaritu egin ziren Araban (%2) eta gutxitu Gipuzkoan (-%1); Bizkaian ez zen aldaketa nabarmenik gertatu (%0).

   Estatutik etorritako bidaiarien artean, besteak beste, gehitu egin ziren Madril, Andaluzia eta Nafarroatik etorritakoak, eta gutxitu egin ziren batez ere Kataluniakoak eta Gaztela eta Leongoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Frantziatik, Erresuma Batutik, Erkidegotik kanpoko Europatik eta AEB-Kanadatik etorritakoak, eta urritu egin dira Portugaletik eta Iberoamerikatik etorritakoak, besteak beste.

   Halaber, abenduan erregistraturiko gaualdiak 271.659 izan ziren, hau da, %3ko beherapena aurreko urteko abenduaren aldean (7.615 gaualdi gutxiago). Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan zuten Araban, %1eko hazkundearekin; Gipuzkoan behera egin zuten (-%8), eta Bizkaian ez zen aldaketa nabarmenik gertatu (%0).

   Urte arteko aldian, EAEn batez besteko egonaldiak %2 egin zuen behera joan den abenduan: 2010eko abenduan 1,85 egunekoa izan zen, eta 2011ko abenduan 1,81ekoa. Plazakako betetze-maila %2 igo zen 2010eko abendukoaren aldean, 2010eko abenduko %34,76tik 2011ko abenduko %35,32ra igaroz. Gelakako betetze-maila iazko %40,28tik azken abenduko %40,89ra pasatu zen.

   Bestalde, EAEko landa-turismoko establezimenduetako bidaiarien sarrerak 10.463 izan ziren 2011ko abenduan, 2010eko hil berean baino %16 gehiago. Ostatu-gauak 22.826 izan ziren, hau da, 2010eko abenduan baino %11 gutxiago.

   Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldiak behera egin zuen abenduan, 2,83 egunetik 2,18 egunera igaroz EAE osoan, eta plazakako betetze-maila ere baxuagoa izan zen (-%13), %18,93koa 2011ko abenduan, hain zuzen ere.