EAEn 2.967 langabe gutxiago izan ziren ekainean eta denera 131.269 daude

Langabeziak behera ekainean
europa press
Actualizado: martes, 4 julio 2017 10:27

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpleguko zerbitzu publikoetan ekainean erregistraturiko langabeen kopurua 2.967 lagunetan jaitsi zen maiatzarekin alderatuta, hau da, %2,21eko jaitsiera izan da, eta horrela, guztira 131.269 langabe daude. Langabezia tasa %12,5 da, Espainiako Gobernuko Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak jakinarazi duenez.

Bestalde, 2016. urteko ekainaren alderatzen bada, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 13.156 langabe gutxiago izan ziren joan den ekainean, hau da, urte artean %9,11ko murrizketa izan da.

EAEko hiru lurraldeetan murriztu zen langabeen kopurua, hil artean zein urte artean. Gipuzkoan izan ziren jaitsierarik handienak: %3,70 maiatzarekin alderatuta eta %11,66 iazko ekainarekin konparatuta. Horrela, Gipuzkoan 34.518 langabe daude eta langabezia tasa %10,1 da.

Bizkaian, langabezia %1,86 jaitsi zen ekainean maiatzarekin erkatuta eta %7,74 iazko ekainaren alderatuta. Guztira 75.351 langabe daude eta langabezia tasa %13,7 da. Azkenik, Arabari dagokionez, langabezia %0,97 murriztu zen hil artean eta %9,62 urte artean. Denera 21.400 langabe daude Araban, eta langabezia tasa %13,2 da.

GIZARTE SEGURANTZA

Bestalde, Gizarte Segurantzan 933.445 afiliatu zeuden EAEn joan den ekainean, hau da, maiatzean baino 1.651 gehiago (%0,18 gehiago) eta 2016ko ekainean baino 20.124 gehiago (%2,20 gehiago).

Herrialdeka, maiatzarekin alderatuta, Araban eta Gipuzkoan afiliazioak gora egin zuen: Araban 41 lagun gehiago (%0,03ko hazkundea) eta Gipuzkoan 1.618 gehiago (%0,52ko hazkundea). Bizkaian, aldiz, zortzi afiliatu gutxiago izan ziren.

Joan den urteko ekainaren erkatzen bada, Gizarte Segurantzako afiliazioak gora egin zuen hiru herrialdeetan: 3.710 langile afiliatu gehiago Araban (%2,47), 8.736 gehiago Bizkaian (%1,91) eta 7.678 gehiago Gipuzkoan (%2,52).