EAEn 41.600 langabe gutxiago izan dira 2015. urtean

Lanbide enplegu zerbitzuko bulego bat
Europa Press
Actualizado: jueves, 28 enero 2016 14:05

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 41.600 langabe gutxiago izan dira 2015. urtean, hau da, 2014an baino %23,91 gutxiago, eta horrela, langabezia rasa %12,89 da, INE estatistika erakundeak ostegun honetan jakinarazitako datuen arabera.

   Joan den urteko azken hiruhilekoan, aurreko hiru hilabeteetan baino 7.300 langabe gutxiago izan ziren, eta, modu horretan, 2015. urtea bukatzean, 132.500 lagun zeuden lanik gabe EAEn.

   Herrialdeei dagokienez, Gipuzkoak %10,6ko langabezia tasa dauka, txikiena, 33.800 langaberekin. Araban %12,21eko langabezia tasa dago, eta 19.300 langabe, eta Bizkaian, %14,79ko langabezia tasarekin, 79.400 langabe daude.