EAEn 4.833 haur jaio ziren 2015eko hirugarren hiruhilekoan

Haur gutxiago 2015ko hirugarren hiruhilekoan
PIXABAY
Actualizado: viernes, 11 marzo 2016 12:30

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 4.833 haur jaio ziren 2015eko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino %2,6 gutxiago. Bizkaian 2.391 haur jaio ziren (%-3,9), Araban 828 (%-2,4) eta Gipuzkoan 1.614 (%-0,7), Eustaten datuen arabera.

   Jaiotzak amaren adinaren arabera banaturik, 30-34 urteko amen taldea nagusi izan zen, erditzeen %36,9rekin. Ondoren, 35-39 urte arteko talde zegoena (%35,6), eta jarraian 25-29 urtekoa (%13,9). Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatu zirenak %5 izan ziren, eta 39 urtez gorakoenean %8,6.

   Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien %41,4 izan ziren, aurreko urteko aldi berean %40 izan ziren bitartean. Amen batez besteko adina 33,4 urte izan zen; ama ezkonduena 33,9 urte izan zen, ezkongabekoena 32,6 urte, dibortziatuena %35,6 urte eta alargunena (lau emakume) 37 urte.

   Bestalde, 2015eko uztail, abuztu eta irailean EAEn amatutakoen arteko %20,6 atzerritarrak ziren. Ehuneko horren gainetik Araba kokatu zen (%27,3), eta azpitik Gipuzkoa (%20,4) eta Bizkaia (%18,3). Halaber, amatzeko adina ezberdin izan zen naziotasunaren arabera: atzerritarrena, 30,7 urte batez beste, eta espainiarrena, 34,1 urte.

   Jaiotza hurrenkeraren arabera, 2015eko udan, 2.577 ume lehen haurrak izan ziren, 1.761 (%36,4) aurretik beste bat bazen familietara heldu ziren, eta hirugarren eta ondorengoak %10,2 izan ziren. Aurreneko haurra izandako emakumeen kopurua %3,7 jaitsi zen 2014ko hiruhileko beraren aldean, eta bigarrenarena %3,9; ondorengo seme-alabena, aldiz, %8,8 gehitu zen.