EAEn 6.394 langabe gehiago izan ziren urtarrilean

Actualizado: martes, 3 febrero 2015 11:54
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpleguko zerbitzu publikoetan erregistraturiko langabeen kopurua 172.165 lagunekoa zen urtarrila bukatzean, hau da, abenduan baino 6.394 gehiago (%3,86ko igoera). Aitzitik, 2014ko urtarrilarekin alderatzen bada, 2.006 langabe gutxiago izan dira, alegia, %1,15eko jaitsiera, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako datuen arabera.

   Lurraldeei dagokienez, Bizkaian %4,11 igo zen langabezia hil artean eta %1,00 gutxitu urte artean, guztira 96.647 langabe izanik. Araban 27.964 langabe daude, hau da, abenduan baino 1.033 gehiago (%3,84) eta 2014ko urtarrilean baino %0,83 gehiago. Halaber, Gipuzkoan 47.554 langabe zeuden urtarrila bukatzean, hots, abenduan baino %3,36 gehiago (1.547 gehiago) eta iazko hil berean baino %2,59 gutxiago.

   Bestalde, EAEn, batez beste, 877.664 lagun zeuden Gizarte Segurantzan afiliatuta urtarrila bukatzean, hau da, 2014ko urtarrilean baino 11.631 gehiago (%1,34ko igoera) eta abenduan baino 9.570 gutxiago (%1,08 jaitsiera).

   Bizkaian 442.414 langile zeuden Gizarte Segurantzan afiliatuta, hau da, abenduan baino %1,02 gutxiago eta iazko urtarrilean baino %1,40 gehiago; Gipuzkoan 292.391 afiliatu zeuden, hots, abenduan baino %10,7 gutxiago eta 2014ko urtarrilean baino %1,31 gehiago; azkenik, Araban, afiliazioa %1,27 gutxitu zen abenduarekiko eta %1,25 igo 2014ko urtarrilarekiko, 143.094 afiliatu izanik.