EAJk Araban eta Bizkaian irabaziko luke, eta EH Bilduk Gipuzkoan

Actualizado: martes, 10 marzo 2015 13:31

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

   Udal eta foru hauteskundeak orain egingo balira, EAJ Araban eta Bizkaian izango zen garaile, eta EH Bildu, Gipuzkoan. Hiriburuei dagokienez, Bilbon eta Donostian EAJk irabaziko luke, eta Gasteizen PPk.

   Eusko Jaurlaitzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egin duen Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiriburuetarako udal eta batzar nagusietarako foru hauteskundeetako boto aurreikuspenari buruzko inkestaren emaitzak dira horiek.

   Informazio bilketa otsailaren 9tik eta 14ra bitartean egin zen, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako eta Bilbo, Donostia eta Gasteizerako lagin adierazgarri bati etxean egindako banakako elkarrizketen bidez.

   Horrela, inkestaren arabera, EAJk bozen %21 lortuko luke Araban, PPk %20,5, EH Bilduk %19,5, Podemosek %15 eta PSEk %14,5. Gasteizen berbera izango litzateke boto egitura nagusia, eta bata bestearengandik oso hurbil jarraituko lukete hiru alderdi nagusiek, alegia, PPk (%20,5), EAJk (%19) eta EH Bilduk (%19). Jarraian, PSE (%16,5) eta Podemos (%14,5) izango lirateke.

   Bizkaiari dagokionez, EAJk botoen %34 lortuko lituzke, EH Bilduk %20,5, Podemosek %14,5, PSEk %14 eta PPk, %9,5. Bilbon EAJk irabaziko luke, bozen %36rekin, eta ondoren Podemos geratuko litzateke, %16rekin. Jarraian, EH Bildu (%14), PP (%13,5) eta PSE (%11,5) egongo lirateke.

   Azkenik, Gipuzkoan EH Bildu nagusi izango litzateke, botoen %29,5ekin, eta ondoren EAJ (%27,5), PSE (%14), Podemos (%13,5) eta PP (%8,5) kokatuko lirateke. Donostian, EAJk botoen %24,8 lortuko lituzke,  EH Bilduk %22,7, PSEk %17, PPk %15 eta Podemosek %12,5.