EAJk eta PSE-EEk hasierako akordioa lortu dute Aurrekontuen inguruan

Actualizado: viernes, 21 noviembre 2014 12:09
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzak 2015. urterako aurkezturiko Aurrekontu Proiektuaren inguruko hasierako akordioa lortu dute EAJk eta PSE-EEk. Hala ere, alderdi jeltzaleak nabarmendu du proiektuak "irekita" jarraitzen duela beste alderdien ekarpenak jasotzeko.

   Andoni Ortuzarrek zuzentzen duen alderdiko iturriek baieztatu dute hasierako akordioa lortu dutela Idoia Mendia buru duen alderdiarekin, baina beste alderdi batzuekin "bilera zintzoak" egiten ari direla gogorarazi du, haiek gehitu ditzaketen ideiak eta proiektuak biltzen jarraitzeko.

   Modu honetan, alderdi jeltzaleak espero du beste alderdien planteamenduak ere gehitu ahal izatea datorren urterako Aurrekontuetara, PSE-EErekin lorturiko hasierako akordioa ez delako eragozpena.