Egaña kaleko zirkulazioa eten eta aparkalekuak kenduko ditu bihar goizean Bilboko Udalak

Actualizado: viernes, 18 febrero 2011 13:31

BILBO, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak ibilgailuen zirkulazioa eten eta aparkalekuak kenduko ditu Egaña kalean, Rekalde zumarkalearen eta Iparragirre kalearen artean, bihar goizeko 7:00etatik 10:00etara bitartean, gutxi gorabehera.

Ordezko ibilbidea Autonomia eta Iparragirre kaletik egin behar dela jakinarazi du Udal bilbotarrak. Kale horretan indusmakina kentzeko garabi-kamioiek egin beharreko lanak direla-eta itxiko da zirkulazioa.