Eguraldia.- Apenas izango da aldaketarik igandean

Publicado: sábado, 26 mayo 2018 14:26

BILBO, 26 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, maiatzaren 27an, ez dugu aldaketa handirik espero. Goiz partean giro lasaia izango dugu, hodeigune dezenterekin, baina, oro har, ateri eutsiko dio. Egunaren bigarren zatian bero hodeiak garatuko dira eta baliteke zaparradak eta ekaitzak botatzea, sarriago barnealdean.

Haizea aldakor ibiliko da hasieran, baina arratsaldean iparraldetik finkatuko da, tarteka bizi ibiliko da. Tenperatura maximoak nahikoa jaitsiko dira ipar partean, kostaldean bereziki; gainerako tokietan aldaketa handirik ez. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 24 gehienez, eta Iruñean 12 gutxienez eta 28 gehienez.

Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta goizean ipar/ipar-ekialdetik finkatuko da, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02.00etan eta 14.19an izango dira, eta itsasbeherak 08.02an eta 20.18an. Uraren tenperatura 15-16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.