Eguraldia.- Arratsaldean hobetu egingo du astearte honetan

Astearteko iragarpena
EUSKALMET
Actualizado: martes, 19 junio 2018 7:05

BILBO, 19 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, ekainaren 19an, eguna hodei geruza trinkoarekin eta euri pixka batekin hasiko dugu ipar isurialdean, eta hegoaldean ateri egongo da eta hodei geruza apur bat arinago egongo da. Arratsaldean hobera egingo du aroak: zerua argiago egongo da, ostarteekin, eta ez du euririk egingo.

Tenperaturak gora egingo du eta maximoak 25 gradura hurbilduko dira barnealdean; itsasertzean zertxobait baxuagoak izango dira maximoak. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 24 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 26 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra izango da eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren amaieran apur bat txikiagoak. Itsasgorak 08.04an eta 20.25ean izango dira, eta itsasbeherak 01.43an eta 13.57an. Uraren tenperatura 18-19 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.