Eguraldia.- Asteartean zerua estalita ipar partean eta partez hodeitua hegoaldean

Publicado: lunes, 24 julio 2017 17:13

BILBO, 24 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, uztailaren 25ean, zeruak estalita jarraituko du iparraldean eta partez hodeitua, berriz, hegoaldean. Ipar-mendebaldeko haizearen laguntzarekin, behe hodeiak pilatzen jarraituko dira ipar isurialdean. Haizea zakarrago ibiliko da kostaldean eta Ebro Ibarrean. Euria, gehienbat, ipar isurialdean egingo du, ipar-ekialdean batez ere, hau da, Gipuzkoa ekialdean, Nafarroa ipar partean eta Ipar Euskal Herrian. Hala ere, eguraldiak atertzeko joera hartuko du arratsaldean.

Tenperatura antzekoa izango da, sasoi honetarako fresko samarra. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 22 gehienez eta Iruñean 15 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin, eta itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:52an eta 17:08an izango dira, eta itsasbeherak 10:47an eta 23:21ean. Uraren tenperatura 21-22 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.