Eguraldia bihar, abuztuak 29

Actualizado: jueves, 28 agosto 2014 18:42

BILBAO, 28 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar, abuztuak 29, hodei dezente ikusiko da ipar isurialdean eta euri pixka bat egingo du egunaren lehengo orduetan.

Arratsaldean atertu eta ostarteak zabalduko dira. Hegoaldean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, eta zaila izango da trumoi-ekaitzak sortzea.

Iparraldeko haizea ibiliko da eta freskatu egingo du; tenperatura balio altuenak 20-25 ºC artekoak izango dira. Nafarroa hegoaldean zertxobait altuagoak.