Eguraldia bihar, abuztuak 30

Actualizado: viernes, 29 agosto 2014 18:50

BILBAO, 29 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar, abuztuak 30, orduek aurrera egin ahala, hobera egingo du eguraldiak.

Egunaren lehen partean lainotuta egongo da eta euri pixka bat egingo du ipar isurialdean. Araban eta Nafarroan goizean baliteke zaparrada trumoitsuren bat botatzea.

Eguerditik aurrera ateri egongo da, eta hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Gainera, tenperatura igo egingo da eta balio altuenak 25 ºC ingurukoak izango dira; alabaina, kostaldean apenas nabarituko den igoera. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da.