Eguraldia bihar, apirilak 24

Hodei ugari eta zaparradak
EUSKALMET
Actualizado: miércoles, 23 abril 2014 17:39

BILBO, 23 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, apirilaren 24an, hodeiak ugariak izango dira eta zaparradak botako ditu. Ezegonkortasuna handia izango da eta goizetik aurrera zaparradak lehertuko dira edonon; arratsaldean izango da euria sarriagoa eta ugariagoa. Noizbehinka ekaitzak ere jo dezake.

Tenperaturan aldaketa handirik ez, eta maximoek 15-20 gradu inguruan jarraituko dute. Hiriburuetan, Bilbon 11 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 18 gehienez, eta Iruñean 8 gutxienez eta 18 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-osagaitik finkatu eta gauean zakartuko da, 5-6ko indarrarekin. Egunaren lehenengo partean itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldetik aurrera itsaskirria edo itsaskia. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 12:07an izango da, eta itsasbeherak 05:27an eta 17:55ean. Uraren tenperatura 14-15 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.