Eguraldia bihar, azaroak 25

Giro motela eta euri apur bat
EUSKALMET
Actualizado: lunes, 24 noviembre 2014 17:24

BILBO, 24 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteartea, azaroaren 25a, giro motelarekin dator eta euri apur bat egingo du. Zerua lainotu samar egongo da eta tarteka euria egingo du; oro har, euri txikia izango da botako duena eta nahiko sakabanatua, beraz aterrune luzeak ere zabalduko dira.

Iparraldeko haizeak joko du eta tenperatura gaurkoa baino gradu pare bat baxuagoa izango da. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 14 gehienez, eta Iruñean 9 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metroko olatuak altxatuko ditu. Arratsalde-gau partean noizean behin zaparrada ertaina eta trumoitsuren bat botatzeko probabilitatea txikia da. Itsasgorak 04:57an eta 17:23an izango dira, eta itsasbeherak 11:09an eta 23:27an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.