Eguraldia bihar, azaroak 28

Zaparradak tarteka, batez ere hegoaldean
EUSKALMET
Actualizado: jueves, 27 noviembre 2014 17:30

BILBO, 27 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, azaroaren 28an, penintsula barrenetik euria ekarriko duten hodeiak sartuko dira eta tarteka zaparradak botako ditu, batez ere hegoaldean eta arratsaldean, orduan zaparradak mardulagoak izango dira. Egunsenti epelagoa izango dugu.

Hego-ekialdeko haizea zakartu eta tarteka oso gogor joko du. Hala ere, haize epel horri esker, kantauri isurialdean termometroak maila epelari eutsiko dio eta kostaldetik gertu litekeena da 20 graduren muga gainditzea. Hiriburuetan, Bilbon 11 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 11 gutxienez eta 17 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 5-6ko indarrarekin, eta arratsalde-gauean baretu eta 4ko indarrarekin ibiliko da. Lehenengo bi milietan itsaskirria eragingo du hasieran eta itsaso kizkurra gero; gainontzekoetan itsaskia eragingo du. Mendebal-osagaiko hondoko itsasoak 1,5 metroko olatuak altxatuko ditu, eta gauean txikitu eta metro betekoak izango dira. Itsasgorak 07:35ean eta 20:21ean izango dira, eta itsasbeherak 01:13an eta 13:56an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.