Eguraldia bihar, irailak 19

Ildo berean
EUSKALMET
Actualizado: jueves, 18 septiembre 2014 17:39

BILBO, 18 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, irailaren 19an, eguraldiak ildo beretik jarraituko du, udako giro eguzkitsuari eutsiz. Goizean zerua garbi samar ikusiko dugun bitartean, arratsaldean trumoi-hodeiak garatu eta baliteke ekaitzak jotzea. Trumoietarako joera nabariagoa izango da Nafarroa erdialdean eta hegoaldean, bertan zaparradak mardulagoak izan daitezke.

Haizea hegoaldetik sartuko da eta tarteka bizi ibiliko da. Tenperatura maximoak 30 gradu ingurukoak izango dira eta hotzenak 12 eta 17 gradu artekoak izango dira. Hiriburuetan, Bilbon 19 gradu espero dira gutxienez eta 31 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 30 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 29 gehienez, eta Iruñean 15 gutxienez eta 29 gehienez.

Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta arratsaldean baretu eta norabide aldakorrekoa ibiliko da. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzekoetan itsaskirria edo itsaskia. Mendebal-osagaiko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 00:40an eta 13:00etan izango dira, eta itsasbeherak 06:26an eta 19:11n. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.