Eguraldia bihar, irailak 20

Tenperatura pixka bat behera
EUSKALMET

BILBO, 19 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, irailaren 20an, tenperaturak apur bat egingo du behera. Egoera ez da larregi aldatuko, baina arratsaldean haizeak ipar ukitua hartuko duenez, tenperatura ez da horrenbeste igoko eta beroa apalagoa izango da, bereziki kostaldean.

Eguzki giroarekin jarraituko dugu, goizean zerua garbi samar egongo da eta arratsaldean bero-hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake; ekaitzak jotzeko probabilitatea aurreko egunetakoa baino apur bat handiagoa izango da.

Hiriburuetan, Bilbon 19 gradu espero dira gutxienez eta 28 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 28 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 27 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 28 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar/ipar-ekialdera egin eta 3ko indarrarekin ibiliko da. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzekoetan itsaskirria edo itsaskia. Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 01:30ean eta 13:44an izango dira, eta itsasbeherak 07:19an eta 19:53an. Uraren tenperatura 21-22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.