Eguraldia bihar, martxoak 4

Ezegonkortasun gehiago eta tenperatura behera
EUSKALMET
Actualizado: martes, 3 marzo 2015 17:43

BILBO, 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, martxoaren 4an, ezegonkortasuna areagotu eta tenperaturak behera egingo du. Kantauri isurialdean zaparrada giroa nagusituko da eta noizean behin trumoiak jotzeko eta txingorra botatzeko aukera dago. Zaparradak hegoaldera zabaldu daitezke, baina bertan ahulagoak eta sakabanatuagoak izango dira.

Ipar-mendebaldeko haizea harrotu egingo da eta Ebro bailaran ziertzoak zakar joko du. Elur kota jaitsi egingo da eta baliteke 800 metroren bueltan zuritzea. Tenperaturak behera egingo du eta termometroa 10 gradutik behera geratuko da. Hiriburuetan, Bilbon 7 gradu espero dira gutxienez eta 9 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 9 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 7 gehienez, eta Iruñean 1 gutxienez eta 7 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin, eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:10ean eta 15:28an izango dira, eta itsasbeherak 09:18an eta 21:22an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.