Eguraldia bihar, urriak 12

Actualizado: martes, 11 octubre 2011 19:29

BILBO, 11 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar, urriaren 12an, eguraldi eguzkitsua espero da orokorrean berriro, baina tarteka lainoak ager daitezke, arratsaldean eta kantauri isurialdean batez ere; itsasotik etorritako behe-hodeiak izango dira gehienbat.

Tenperaturak ez du aldaketarik jasango eta haizea noraezean ibiliko da berriro; arratsaldean kostaldean brisa ibiliko da. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez, Iruñean 12 gutxienez eta 27 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 24 gehienez, eta Gasteizen 9 gutxienez eta 27 gehienez.

Itsasoan haizea aldakor ibiliko da, ipar-mendebaldeko osagaia nagusituz, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 3:21ean eta 15:33an izango dira, eta itsasbeherak 9:03an eta 21:46an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.