Eguraldia bihar, uztailak 25

Giro nahasia
EUSKALMET
Actualizado: jueves, 24 julio 2014 17:43

BILBO, 24 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, uztailaren 25ean, giro nahasi samarra izango dugu. Ezegonkortasuna areagotu egingo denez, zaparradak edonon eta edonoiz botako ditu, eta tarteka trumoiak ere jo dezake, bereziki ekialdean; hala ere une askotan ateri egongo da eta ostarteak ikusiko ditugu. Pirinio aldean zaparradak mardulagoak eta sarriagoak izango dira.

Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-mendebaldekoa, bereziki kantauri isurialdean. Tenperatura jaitsi egingo da apur bat: maximoak 23-25 graduren bueltan ibiliko dira kostaldean eta 25-28 gradutik hurbil barnealdean. Hiriburuetan, Bilbon 19 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 27 gehienez, eta Iruñean 18 gutxienez eta 28 gehienez.

Itsasoan mendebaldeko haizea ibiliko da, eta goizean ipar-mendebaldera aldatuko da, 3ko indarrarekin eta egunaren lehen partean 4ko tarteekin. Itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:44an eta 15:00etan izango dira, eta itsasbeherak 08:35ean eta 21:10ean. Uraren tenperatura 21-22 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.