Eguraldia.- Euriak jarraituko du larunbat honetan

Publicado: sábado, 16 diciembre 2017 7:05

BILBO, 16 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, abenduaren 16an, euri kontuekin jarraituko dugu. Zaparradak botako ditu eta ipar partean sarriago, gainera. Arratsaldean eta gauean euri gutxiago egingo du ipar isurialdean eta hegoaldean atertzera joko du.

Elur kota 900-1.000 metro inguruan egongo da eta eguerditik aurrera baliteke 700-800 metrora jaistea. Tenperatura beste gradu pare bat jaitsiko da eta azken orduetan baliteke Arabako eta Nafarroako zenbait txokotan izotza egitea. Hiriburuetan, Bilbon 7 gradu espero dira gutxienez eta 11 gehienez, Donostia 6 gutxienez eta 10 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 7 gehienez, eta Iruñean 2 gutxienez eta 8 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5 metroko olatuak altxatuko ditu, eta gauean 2-2,5 metro ingurukoak. Itsasgora 14:37an izango da, eta itsasbeherak 08:18an eta 20:36an. Uraren tenperatura 14-15 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.