Eguraldia gaur, abenduak 19

Nabarmen hobera
EUSKALMET
Actualizado: viernes, 19 diciembre 2014 7:03

BILBO, 19 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, abenduaren 19an, eguraldiak nabarmen egingo du hobera. Zeruan hodeiak eta urdinguneak tarteka agertuko dira baina goizean goiz eta azken orduetan zerua lainotuago ikusiko dugu. Eguerditik aurrera, baliteke itsasotik behe-hodeiak sartzea eta giroa apur bat goibeltzea kostaldetik gertu.

Eguneko tenperaturak berdin jarraituko duen bitartean, gauekoa baxuagoa izango da eta Arabako zein Nafarroako zenbait puntutan termometroa izotz mugatik jaitsi liteke. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 12 gehienez, eta Iruñean 5 gutxienez eta 13 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metroko olatuak altxatuko ditu hasieran eta arratsaldean 2,5-3 metrora handituko dira. Itsasgora 13:34an izango da, eta itsasbeherak 07:17an eta 19:40an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.