Eguraldia gaur, irailak 17

Bero berriz
EUSKALMET
Actualizado: miércoles, 17 septiembre 2014 7:03

BILBO, 17 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, irailak 17, bero egingo du berriz. Hegoaldeko haizeak indarra galduko du baina, hala ere, hegoa izango da nagusi egun osoan, eta beraz, tenperatura altua izango dugu kantauri isurialdean. Leku askotan gaindituko dira 30 graduak, baita itsasertzean ere.

Hodeitza aldakorra izango da, baina iluntzean bero-hodeiak garatuko dira, eta egunaren amaieran baliteke zaparrada trumoitsuren bat edo beste botatzea barnealdean.

Hiriburuetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 32 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 31 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 29 gehienez, eta Iruñean 16 gutxienez eta 29 gehienez.

Itsasoan hegoaldeko eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin. Lehen bi milietan itsaso kizkurra izango da, eta gainontzeko tokietan itsaskirria edo itsaskia. Mendebaldeko hondoko itsasoak 1 eta 1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 10:14an eta 23:21ean izango dira, eta itsasbehera 16:40an. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.